Asteburu honetan Azpeitian burutuko diren lehiaketetako deialdietan lehiaketak goizeko 10:00etan hasten direla azaltzen da eta igerilariek igeilekuan goizeko 8:45tan egon behar dutela. Lehiaketak goizeko 10:30tan hasten direnez, igerilariek goizeko 9:15tan egon behar dute Azpeitiko igerilekuan.

Maiatzean sartu gara eta hilabete honetan sartzearekin batera urtetik urtera ospe handiagoa duen igeriketa lehiaketa garrantzitsua dator: Sara Carracelas Saria. Datorren larunbatean, maiatzak 5, arratsaldeko 16:00etatik aurrera Galtzarabordako Sara Carracelas igerilekuan sari honen laugarren edizioa bututuko da. Bertan izango ditugu Hego Euskal Herritik etorriko diren igerilari mordoa, 93 lagunek izena eman dute bertan parte hartzeko. Besteak beste gurekin izango dira Sara Carracelas, Richard Oribe, Iñaki Irastorza (iazko edizioko irabazlea gizonezkoetan) eta abar luze bat. Animatu ekitaldi paregabe honetan parte hartzera kirolari hauek ere merezi dute eta!!!

11-12 denboraldiko 4. zirkularrean adierazi den bezala, ondorengo loturan gure Elkarteko txandalaren eredua ikus dezakezu. Adierazi, bai jakan bai praketan gure Elkartearen logoa joango dela.

Datorren maiatzaren 5ean, larunbata, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Errenteriako Galtzarabordako kiroldegiko Sara Carracelas igerilekuan, igeriketa egokituko IV. Sara Carracelas Saria ospatuko da. Sari honetako araudia jaso nahi izanez gero sakatu hemen. Izen-emate orria eskuratzeko sakatu hemen.

Ostegunerako deituta dagoen greba deialdia dela eta, arrazoi ezberdinak medio (entrenatzaileek grebarekin bat egiten dutelako edota instalazioak itxita daudelako), egun horretako entrenamendu saioak bertan behera geratzen dira.

Web orrialde honetako emaitzak atalean azken lehiaketetako emaitzak zintzilikatu ditugu.

Oarsoaldea IKEko igerilari bat Euskadiko selekziorekin izango da datorren otsailaren 3tik 5era, Madrilen ospatuko den Elkargo Autonomikoen arteko Junior mailako Espainiako Txapelketan. Azken aldi honetan egiten arin den erakustaldiak direla eta Oier Ansa Otxoa Madrilen izango dugu egun hauetan. Zorionak!!!

Otsailaren 4ean, Zarautzko Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan Gipuzkoako Neguko Saria (2. maila) jokatuko da.  Otsailaren 11ean eta 12an, berriz, Gipuzkoako Neguko Txapelketa (1. maila) Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan. Lehiaketa hauen logistika prestatzen ari gara jadanik. Garraioa gurasoen kotxetan egingo dugu. Igerilarientzako bazkariak lotu diugu. Gurasoren batek igerilariekin bazkaldu nahi badu, urtarrilaren 30a baino lehen adierazi beharko digu gurekin harremanetan jarriz (posta elektronikoa erabiltzea ezinbestekoa da) 2. mailako lehiaketaren kasuan eta otsailaren 6a baino 1. mailako lehiaketaren kasuan.

Saldu dugun Gabonetako loteriako zenbakietako batean jokatutakoa jasoko dugu: 2€ txartel bakoitzean. Sari hau Oiartzungo MAMUT merkataritza-guneko loteria administrazioan bakarrik ordainduko da.

Ordizian jokatzen ari den Gabonetako Nazioarteko Sariko finaletan partehartzeko txartela lortu dute Elena Rodriguez, Amaia Caballlero, Maitane Damborena, Mikel Irazusta eta Oier Elissaltek. Finalak gaur arratsaldez jokatuko dira Majori kiroldegiko igerilekuan eta ETB1ek zuzenean emango ditu.